https://iocus.biz webgunearen Pribatutasun politika
Enpresa bat gara, non informazioaren gardentasuna funtsezkoa baita gure proiektua osatzen duten pertsonekin eta gure hornitzaile eta bezeroekin konfiantzazko harremana ezartzeko, gugan konfiantza duten pertsonen datu pertsonalak babestea ere oso garrantzitsua da-eta. Beraz, pribatutasun politika honen bidez, datu horiek nola biltzen eta tratatzen edo erabiltzen ditugun jakinarazi nahi dizugu.
Pribatutasun politika honetan, gure erabiltzaileek beren borondatez web orriaren bidez ematen dizkiguten datu pertsonalak tratatzeko enpresak dituen oinarriak ezartzen dira.
Politika hori beti aplikatu ahal izango da enpresari datuak ematen zaizkionean, enpresa izango baita zure datuen arduraduna (Datuen Tratamenduaren arduraduna), bai eta datu pertsonalak (izena, posta elektronikoa, etab.) biltzen dituen edozein harreman edo harpidetza formularioren bidez ematen direnean ere.
Zertara konprometitzen gara?
- Gure erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzera eta haien baimenarekin datu pertsonalak tratatzera.
- Soil-soilik eskatutako zerbitzua emateko behar ditugun datu pertsonalak tratatzera, eta segurtasunez eta konfidentzialtasunez tratatzera, datuak baimenik gabe eskuratzea eta behar ez bezala erabiltzea saihesteko beharrezko neurriak hartuta.
- Datu pertsonalak aldez aurretik baimendu ez dizkiguten helburuetarako ez erabiltzera.
- Datu pertsonalak hirugarrenei ez ematera eta haiekin ez partekatzera.
- Datu pertsonalak soil-soilik eman diren helburu zehatzerako den denboran gordetzera.
Nor da zure datu pertsonalen arduraduna?
Enpresaren izena: Operjoku, SL
IFZ: B75229401
Kalea: Letxunborro etorbidea, 92. 11 pabiloia, 20305 Irun (Gipuzkoa)
Zer da datu pertsonal bat eta zer da datu pertsonalen tratamendua?
Datu pertsonal bat da identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona fisiko bati buruzko informazio oro. Pertsona fisiko identifikagarritzat jotzen da nortasuna zehazteko modukoa duen edozein, dela zuzenean, dela zeharka, eta bereziki identifikatzaile baten bitartez, esaterako, izen bat, identifikazio zenbaki bat, lokalizalizazio datu batzuk, lineako identifikatzaile bat edo pertsona horren nortasun fisiko, fisiologiko, genetiko, psikiko, ekonomiko, kultural edo sozialaren berezko elementu bat edo batzuk erabiliz.
Halaber, datu pertsonalak tratzeak esan nahi du datu pertsonalen gainean edo datu pertsonalen multzoen gainean edozein eragiketa edo eragiketa multzo egitea, dela prozedura automatizatuen bidez, dela prozedura ez-automatizatuen bidez, hala nola, bilketa, erregistro, antolaketa, egituraketa, kontserbazio, egokitzapen edo aldaketa, erauzketa, kontsulta, erabilera, transmisio edo hedapenaren bidez, edo eskuragarri izateko, alderatzeko edo interkonexiorako, mugatzeko, ezabatzeko edo suntsitzeko beste edozein moduren bidez.
Zer tratamendu egiten diegu zure datu pertsonalei eta zertarako?
Erabiltzaileak egindako informazio eskaera
Webgunearen bidez eskura jarritako harremanetarako formularioaren bidez eta/edo posta elektronikoko helbidearen, posta helbidearen eta/edo telefonoaren bidez erabiltzaileak egindako informazio eskaera kudeatzea.
Gurekin lan egiteko bidalitako curriculumak
Webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez jasotako CVak kudeatzea.
Zer datu pertsonal jasotzen dugu?
Gure webgunearen bidez, hainbat helburutarako datu pertsonalak bil ditzakegu:
Erabiltzailearen informazio eskabidea
Planteatutako kontsulta dela-eta eman dizkiguzun datu pertsonalak bilduko ditugu.
Egin lan gurekin curriculuma bidaliz
Bidali diguzun CVko informazioa bilduko dugu.
Datuak zertarako ematen diren, behar-beharrezkoak diren datuak eskatuko dira.
Garrantzitsua da erabiltzailea emandako datuez eta datu horiek zertarako ematen dituen jakitea, ematen dituen unean onartzen ari baita datu horiek eskatutako helbururako biltzea, biltegiratzea eta erabiltzea, eta edozein unetan kendu ahal izango du bide egokietatik emandako baimena, interesatuaren baimena baita datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria eta legitimazioa.
Zein den datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?
Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazio oinarri bat behar dugu. Legitimazioaren oinarria zure baimena da.
Zer eskubide dituzu emandako datu pertsonalen gainean?
Erabiltzaile gisa, honako eskubide hauek balia ditzakezu:
- Datuak eskuratzeko eskubidea: Eskubidea duzu enpresari eskatzeko zure datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez baieztatzeko eta, hala badagokio, zer datu tratatzen ari diren adierazteko.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: Eskubidea duzu Operjoku, SLri eskatzeko zuri buruzko datu pertsonal okerrak zuzentzeko. Zuzentzeko eskaeran, aldatzea nahi dituzun datuak adierazi beharko dituzu.
- Aurka egiteko eskubidea: Eskubidea duzu edozein unetan, zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, enpresari ukatzeko bere interes legitimoan oinarrituta zuri buruzko datu pertsonalak tratatzea. Kasu horretan, enpresak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, salbu eta zure interes, eskubide eta askatasunen gainetik tratamendurako edo erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko edo defendatzeko ezinbesteko arrazoi legitimoak egiaztatzen baditugu.
- Datuak ezabatzeko eskubidea: Eskubidea duzu Operjoku, SLri eskatzeko zuri buruzko datu pertsonal okerrak ezabatzeko.
- Datuak eramateko eskubidea: Eskubidea duzu enpresak zure datu pertsonalak beste arduradun bati diezazkion. Eskubide hori erabili ahal izango da soilik baldin eta tratamendua kontratu bat gauzatzean edo zure baimenean oinarrituta badago eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Eskubidea duzu zure datuen tratamendua eteteko eskatzeko, baldin eta: datuen zehaztasuna inpugnatzen baduzu, Operjoku, SLk zehaztasun hori egiaztatzen duen bitartean; zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili baduzu, Operjoku, SLren arrazoi legitimoak zuk interesdun gisa dituzunen gainetik badaude egiaztatzen den bitartean.
Edozein unetan erabili ahal izango dituzu eskubide horiek, tratamenduaren arduradunari idazki bat igorriz, aurretik adierazitako helbidera edo aingeru@iocus.biz posta helbidearen bidez, eta idatzian zure nortasuna egiaztatuz.
Gainera, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu kontrol agintaritzan -kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian-, datu pertsonalen tratamenduak legeria aplikagarria urratzen duela uste baduzu.
Datuen segurtasuna eta datuak gordetzea
Datuak eskatutako zerbitzua emateko behar-beharrezkoa den denboran eta titularrak datuak ezabatzea eskatzen ez duen bitartean gordeko ditugu, eta egokiak diren neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartuko ditugu baimenik gabeko edo legez kanpo datu tratamenduaren aurka eta datuak galtzea, suntsitzea edo ustekabean kaltetzea saihesteko, ahal den guztia eginez horiek babesteko eta segurtasunez mantentzeko.
Zer datu pertsonal partekatzen ditugu hirugarrenekin?
Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei lagatzea, salbu eta zuri zerbitzua behar bezala eman ahal izateko legez ezarritako betebeharren bat bete behar bada edo egin beharreko komunikazioren bat egin behar bada. Ez dago aurreikusita nazioartean datuak transferitzea.